XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta jauzi handi batez bota du garrasia!!, arkume laurdena eskuetan, barrukoei beiraren bestaldetik erakutsiz, eta sartzen da esanez: hau ez da nirea..., baina orain ahapeka... gehiagorako kemenik ez duelako, eta okela bi besoen artean bere alabatxoaren haragi beroa bailitzan bularren kontra dakar lotua....

Estuasunak sumatzen ohitua dagoen amonatxo bat izan da kotxetxora joan dena, eta itzultzen da: Haurra ez dago hor..., eta negarrari ematen dio.

Neska berak begiratzen dio errukiz, begizabal.

Joxe harakinak dagoeneko salmahaiaren gainetik jauzi bat egin eta kotxetxoa miatu du, haurra arkakusoa bailitzan, eta kalean gora eta behera bota ditu begirada luzeak...... gehiegi presatu gabe, eta dagoeneko ondoan duen Grazianari hartu dio besoetan dakarrena, uzten du salmahaiaren gainean, pasatzen dio emaztekiari besoa maitekorki bizkarretik, eror ez dadin!, eta esaten dio belarrira: Lasai, neska...... lasai....

Marmarrean dauden emakumeak kanporatzen ditu: alde orain!, banator..., eta ixten du atea.

Bitartean, begiak lausotu zaizkion neska gaztea emakumez inguraturik, dardarka dago.

Joxek hartzen du eskutik eta irteterakoan atxekitzen du beste eskuz kotxetxo urdina eta berria, eta malda gora abiatzen dira hirurak, emakumeen marmar alarmatua atzetik dutela, eta gizona beti hor, bertan geratu da, isilik, txukun jantzita, hirurogeiren bat urte, ez du gertakariak hunkitu; bestalde, leiho batzu ireki dira kale nagusian zaratarik gabe, ikusmiran; hirukotea eliza baino lehentxeago dagoen atarira sartzen da, uzten du harakinak kotxea atarian eta eskailerak igotzen laguntzen dio neskari.......